XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Publizitatearen zeregina: ez da modeloa sortzea, hedatzea baizik.

Nola sortzen da modeloa?

Historiarekin edo psikologiarekin zerikusia duten gaietan adituek sakonagotik aztertuko zuketen behar bada, baina publizitatearen eta hedabideen eraginaren ikuspegitik, azaletik bederen, historia aldetik analisi bat egin nahi nuke.

Bizitza pribatuaren historia bilduma hartu dut gidari, Cuerpo de damas izeneko atala batik bat, XX. mendea jorratzen duen liburuki batean:

gizentasunarekiko mirespena eskas elikatutako gizarteen ezaugarri bat da; horrela, Erdi Aroan Italiako hirietan, popolo grasso espresioarekin adierazten zen agintean zegoen aristokrazia eta popolo magro-rekin edozein herritar (emakumea ez zen aipatu ere egiten).

Zernahi gisaz, irudikapen plastikoek ez dituzte artean ere gizarte haietako pertsonaia lodirik isladatzen, gehienez ere gizonezkoak sabel hantu samarrekin eta emakumezkoak ipurmasail eta izter ederrekin, goiko aldea urriagoa zutelarik.

Gorputza zaintzeko zaletasuna itxurak egiteko gogoak sortu zuen eta elitekoen artean hasi zen indarra hartzen.

Giro horretan hasi ziren tente ibiltzea baloratzen, herriko jendearen bizkar makurtuekin kontrajarriz (soroetako lan latzaren ondorio).

XIX. mendera arte nekazarien munduan ez zen sartu gorputzaren estetikarengatiko kezka.

Edozein modutan ere, aurreko mendeetan emakumeen jazkera gona, gonazpi, gonagaineko eta amantalez lardaskatua izaten zen.

Horrek pentsarazten digu, arropaz ez oso arinduak ibilki, gorputz haiek txukuntzat hartuko zirela, gerrialdea behinik behin aski liraina agertzen zelarik.

Arte munduan gorputz biluziak agertaraztea oso normala da, hala emakumezkoak nola gizonezkoak, eta horien bitartez pentsa daiteke gorputz lodiak, benetan gizen daudenenak alegia, artistek ez dituztela sekulan ere gogoko izan.

Hala ere, iritzi estetikoak modu askotakoak dira, nola ez, hasi Miguel Angelen gorputz gihartsuetatik, Rubensen emakume zelulitikoetatik El Grecoren aurpegi eta figura gosekiletara.

Den-denak, errealitate sozial baten islada baino gehiago, gainera ez baita inoiz dena berdina izan, ideal sozial bati edo artistarenari erantzungo liokete.